Giuseppe Verdi

Giuseppe Fortunino Francesco Verdi (Le Roncole, Parma, Frantziako Lehen Inperioa, gaur egun Italia, 1813ko urriaren 10a – Milan, Italiako Erresuma, 1901eko urtarrilaren 27a) musikagile erromantikoa izan zen, Erromantizismoaren garaikoa. Opera landu zuen, batik bat, garai guztietako garrantzitsuenetako bat. Haren obrak Rossini, Bellini eta Donizettiren «Bel canto», eta «Verismo» korrontearen eta Pucciniren arteko zubi lana egiten du.

Bere lehen operetan, Italiaren batasuna bilatzen zuen Risorgimento mugimenduarekiko sinpatia erakutsi zuen. Laburki bada ere, politikari hautatu gisa ere parte hartu zuen. Bere hirugarren operaren, ''Nabucco''ren (1842), «Va, pensiero» korua —eta antzeko koruak geroagoko operetan—, batasun-mugimenduaren izpirituan oso sartuta zeuden, eta konpositorea bera ideal horien ordezkaritzat hartu izan zen. Hala ere, Verdi, oso pertsona isila, ez zen herri mugimenduekin adiskidetzen saiatu, eta, arrakasta profesionala hartzen zuen heinean, bere opera-lanaren zama arindu, eta bere jaioterrian lur-jabe gisa ezartzen saiatu zen. Musika mundua harritu zuen ''Aida'' operarekin (1871) izan zuen arrakastaren ondoren, hiru maisu-lan berantiarrekin itzultzean: ''Requiem'' (1874) eta ''Otelo'' (1887) eta ''Falstaff'' (1893) operak.

Lan ugariren egilea izan zen, haien artean: ''Aida'', ''Rigoletto'', ''Il trovatore'' edo ''La traviata'' gisako opera ospetsuak. Horrezaz gain, ''Macbeth'' eta ''Otelo'', William Shakespearek idatzitako lanak, musikatu zituen.

Politikoki, ''Risorgimento'', Italiaren batasunaren eta askatasunaren alde jardun zuen higikundearen pertsona enblematikoa izan zen. Ezaguna da «Viva VERDI» goiburua, Vittorio Emanuele Re D'Italia erregearen alde egiteko erabiltzen zutena. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 11 emaitzak -- 11 bilaketa honetara 'Verdi, Giuseppe', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Verdi, Giuseppe
    Argitaratua 1982
    Sailkapena: 1994 a 437 BFl
    Liburua
  2. 2
    nork Verdi, Giuseppe
    Argitaratua 1983
    Sailkapena: 1994 a 438 BFl
    Liburua
  3. 3
    Sailkapena: SPS.neb 071,2
    Liburua
  4. 4
    nork Verdi, Giuseppe
    Argitaratua 1915
    Sailkapena: Mus.neb 0158/09
    Liburua
  5. 5
    Sailkapena: Mus.neb 0689
    Liburua
  6. 6
    Sailkapena: Mus.neb 0439
    Liburua
  7. 7
    nork Verdi, Giuseppe
    Argitaratua 1893
    Sailkapena: Mus.neb 0379
    Liburua
  8. 8
    nork Verdi, Giuseppe
    Argitaratua 1921
    Sailkapena: Mus.neb 0226
    Liburua
  9. 9
    nork Verdi, Giuseppe, Somma, Antonio
    Argitaratua 1982
    Sailkapena: 1994 a 435 BFl
    Liburua
  10. 10
    Sailkapena: 1997 a 017
    Liburua
  11. 11
    nork Verdi, Giuseppe, Piave, Francesco Maria
    Argitaratua 1981
    Sailkapena: 1994 a 436 BFl
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali