Johann Christoph Pepusch —John Christopher Pepusch izenaz ere ezaguna— (Berlin, Alemania, 1667 – Londres, Ingalaterra, 1752ko uztailaren 20a) musikagilea izan zen. Musika eta organo ikasketak egin ondoren, hamalau urte zituela Prusiako gortean hasi zen lanean. 1700ean Londresa joan zen, eta han Chandosko kondearen musika-zuzendari izan zen. Lincoln's Inn Fields Theatre antzokiko musika-zuzendaria ere izan zen, eta maskaradak eta oberturak sortu zituen. Musika-liburu asko bildu zituen liburutegi handi batean. Antzinako Greziako, Antzinako Erromako eta Pizkundeko musika aztertu eta ezagutarazi zuen. Corelliren lan asko argitaratu zituen. 1730ean ''A Treatise on Harmony'' teoria-liburua argitaratu zuen. John Gayren ''The Beggar's Opera'' operaren musika sortu zuen. Biolinerako eta flautarakosonatak, erlijiozko musika, kantatak, kontzertuak eta ganbera-musika idatzi zuen.
Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 27 bilaketa honetara 'Pepusch, Johann Christoph', Bilaketaren denbora: 0,07s
Findu emaitzak