Jacques Offenbach

Jacques Offenbach (Kolonia, Alemania, 1819ko ekainaren 20a - Paris, Frantzia, 1880ko urriaren 5a) musikagilea izan zen. Alemanian jaio arren, frantsesa zen. ''Opereta'' izeneko frantses opera komiko arin barregarriaren sortzailea izan zen. Eberst deitura zuen Koloniako sinagogako kantari baten semea zen; baina Offenbach deitura hartu zuen, familia Offenbach-am-Mainetik zetorrelako. Herminie Alkain donostiarrarekin (1827-1887) ezkondu zen.

1833an aitak Parisa bidali zuen, han juduentzat egoera erosoagoa zelako. Biolin- eta biolontxelo-ikasketak egin zituen kontserbatorioan. 1849an Opera Komikoko orkestran biolontxelo-jotzaile ibili ondoren, Théâtre Français izenekoaren zuzendaria izan zen. 1853an operetak idazten hasi zen; ehun bat idatzi zituen, garai hartako gizartea eta ohiturak barregarri jarri zituztenak. 1855ean ''Bouffes-Parisiennes'' antzokia zabaldu zuen, eta 1866 arte zuzendaria izan zen. Arrakasta handia izan zuten haren operetek. 1872-1876 urteetan Théâtre de la Gaîtéko zuzendaria izan zen.

Offenbachen opereta nagusiak dira: ''Orphée aux enfers ''(1858, ''Orfeo infernuan''); ''Die Rheinnixen ''(1864, ''Rhin ibaiko izpirituak''); ''La belle Hélène ''(1864, ''Helene ederra''); ''La vie parisiense ''(1866, ''Parisko bizimodua''); ''La Grande-Duchesse de Gérolstein ''(1867, ''Gérolsteingo dukesa handia''); ''La «Périchole»'' (1868). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Offenbach, Jacques', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    Sailkapena: Mus.neb 0170
    Liburua
  2. 2
    nork Offenbach, Jacques, Crémieux, Hector
    Argitaratua 1958
    Sailkapena: 1994 a 334 BFl
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali