André Campra
André Campra, (Aix-en-Provence, 1660ko abenduaren 4an bataiatua – Versailles, 1744ko ekainaren 29a) frantziar barrokoko musikagile eta zuzendaria izan zen.Aita italiarra zen eta musika irakatsi zion. 1674tik koruko abeslaria izan zen eta lau urte geroago elizako ikasketak hasi zituen. Arles] eta Tolosa Okzitaniako katedraletako musika-zuzendari izendatu zuten eta, 1694tik 1700era, Parisko Notre-Dame katedraleko musika-zuzendaria izan zen. Musika sakratuaren interpretazioari biolinak gehituz berritu zuen.
1697an antzerkirako musika konposatzen hasi zen eta 1700. urteaz geroztik arrakasta handiz aritu zen horretan. Ondoren, gortean, Versaillesko Errege Kaperan eta Musikako Errege Akademian karguak izan zituen.
Jean-Baptiste Lully eta Jean-Philippe Rameauren arteko opera-konpositorerik garrantzitsuena izan zen. Tragedia lirikoak eta opera-balletak konposatu zituen, baita kantatak eta musika erlijiosoa ere. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4
-
5nork Campra, André, Telemann, Georg Philipp; Hoffmann, Melchior; Keiser, Reinhard; Heinichen, Johann David
Argitaratua 2011Sailkapena: MCD 0335,30Liburua